IKT-KO TAILERRA (VOKI). Esperientzia ezberdinak eta hausnarketa
Praktikak hasi aurreko astean taldekideak haurrekin burutu behar dugu tailerra prestatzen aritu gara. Lehenik eta behin ipuinak sortzeko tailer bat egitea pentsatu genuen, baina dekalogoarekin hasterako garaian konturatu ginen oso zaila izango zela tailer hau aurrera eramanez dekalogo aspektu guztiak betetzea. Beraz, honen inguruan hausnartu ondoren, Joxemik (irakaslea) erakutsitako mugikor aplikazio bat etorri zitzaigun burura; Tellagami. Oso ideia ona iruditu zitzaigun aplikazio honen bidez tailerra burutzea, baina aplikazio honetarako mobila beharrezkoa zen. Honen ondorioz, Joxemiri korreo bat bidali genion, ordenagailurako halako programarik ba al zegoen galdetzeko, eta berak baietz esan zigun; VOKI. Programa hau kuxkuxeatzen egon ondoren, aproposa iruditu zitzaigun eta oso baliagarria. Beraz, programa honetan oinarrituz honako tailer hau burutu dugu:
VOKI programak pertsona birtual bat sortzeko aukera ematen du. Gure asmoa beraz, taldekideok VOKI bidez pertsonaia birtual bat sortzea izan da. Pertsona hau kanpotarra da eta hari eta bizi den tokiari buruz hitz egiten du.
Guk sortutako
VOKI-ak erantzun bat eskatzen du, eta honek erabilitako hizkuntza eta ikasleena
berdina ez denez, gaztelaniaz moldatu behar dira. Honekin, haurrei ulertarazi
nahi diegu kultura aniztasuna geroz eta nabarmenagoa dela gure inguruan, eta
geure laguntza eta errespetua ezinbestekoa dela; izan ere, ez dute gure
hizkuntza bera erabiltzen eta ez dituzte geure ohitura berdinak jarraitzen.
Hau erabakita,
dekalogo bat egin genuen taldekideon artean:
Esperientzia
hau bi zentro ezberdinetan egiteko aukera izan dugu, eta honakoak izan dira
emaitzak:
AITOR IKASTOLA:
1. Pausua: Voki
programa ezagutu eta bat sortu.
Bi taldekidek
izan dugu aukera tailerra Aitor ikastolan burutzeko (Uxue eta Leire).
4.mailakoekin egin dugu tailerra, Uxueren gelakoekin. Leire gelan sartu da bere burua aurkeztuz,
eta haien blogean zerbait arraroa ikusi duela esan die ikasleei; hitz egiten
duen pertsona bat. Leireren albistea entzun orduko informatika gelara joan
gara, haurren jakinmina asetzeko asmoz. Han, blogean sartu eta VOKI-aren bideoa
ikusi dugu:
Hemen klikatu ikusteko
Hemen klikatu ikusteko
Hau ikusita haurrei galdera batzuk egin dizkiegu : “erantzun bat eman beharko diogu ezta?”, “zer esango diogu? Eta nola?”. Hasiera batean haien artean eztabaidatu ondoren, haurren erantzunak ondorengoak izan dira: “zergatik ez diogu karta bat idazten? Eta postal bat?”, “bere etxera deitu dezakegu”. Orduan argi utzi diegu ez dugula bere helbidea, eta etxeko telefonoa ere ez, guk ez dakigula bideoan esandakoa baina gehiago pertsona hartaz.
Azkenean,
ikasle bat konturatu da VOKI horri erantzuteko era bakarra beste VOKI bat sortzea
dela. Beraz, denen
artean beste pertsonaia birtual bat sortzea erabaki dute. Orduan, ordenagailua
piztu eta denon artean Voki programan sartu gara; pertsonaia birtualaren itxura
fisikoa erabakiz eta Voki programa erabiltzen ikasiz.
2. Pausua:
Bigarren egun
honetan, haurrak haien pertsonaia birtualak Sofiari zer erantzungo dion
erabakitzen ibili dira. Irakasleok gauza bakarra eskatu diegu ikasleei haien
lana bideratzeko: ikasle guztien parte hartzea.
Hasteko,
ikasleak hainbat ideiak bota dituzte ozenki eta ikasle guztiek izan dute
zerbait esateko aukera. Ikasleetako batek koaderno batean bildu ditu ideia
guztiak, eta azkenean oso erantzun polita sortu dute. Bide batez, Sofiaren
kultura ezberdina dela aprobetxatuz, honi buruzko galderak egin dizkiote. Hau
izan da ateratako emaitza eta gure erantzuna:
Testu hau
burutzeak kultur aniztasunari buruz hitz egiteko bidea zabaldu digu. Honen
harira, Sofiaren kasua ikasgelako beste hainbatek bizi izan dutenarekin lotu
dugu; gogora ekarri dituzte ikasle hauei egindako harrerak eta haiekin izan
duten jarrera; eta ikasleek honen inguruan hitz egiteko eta sentimenduak
adierazteko aukera izan dute.
3. Tailerraren jarraipena
Irakasleari
proposamen hau interesgarria iruditu zaio, bai gaztelerazko idatziak lantzeko
eta bai kultur aniztasunari buruz hitz egiteko ere. Horregatik, Aitor eta
Sofiaren elkarrizketekin jarraituko dute gelan. Hona hemen aurrerapen bat:
INTXAURRONDO IKASTOLA:
VOKI programa 3.en mailako ikasleekin
aurrera eraman dut, informatikako saio batean. Hortaz, lehendabizi guk sortutako pertsonaia erakutsi diet eta denak erne entzun
dute ariketa berri baten aurrean daudela ikusi dutenean. Hau ikusita, denak
hitz egiten hasi dira kanpotarra den ikaskidearekin, bere egoera aurten oso
antzeko izan baita eta gainera, denek beren iritzia eman dute talde handian.
Orduan, interesgarria
iruditu zaigu irakaslea eta niri kanpotarra den ikasleari hitz egiteko aukera
ematea, bere egoera eta sentsazioak azal ditzan denontzat. Bere esperientzia
entzuteko aukera izan dute haurrek eta nahi izan duten guztia galdetu diote,
beti ere gaiari lotuta.
Ondoren, bideoa
berriro ikusi eta zehaztasun handiagoz entzun dute haurrek. Honek bideoaren
amaieran galdera batzuk botatzen dituenez, nik erantzun bat sortzea proposatu
diet haurrei hona etortzean aurki dezakeenaren inguruan.
Lehenengo pausua
pertsonaiaren ezaugarri fisikoak zehaztea izan da: ilearen kolorea, janzkera,
gehigarriak…eta ondoren atzeko planoa jarri dugu. Behin hori eginda binaka
esaldi bat pentsatzea bidali diegu eta gero talde handian bota dute,irakaslea
eta biok arbelean idazten joan garen bitartean. Hau, euskaraz egin dugu eta
ondoren gaztelaniara itzuli dugu, programan gaztelaniaz erantzun behar
diogulako. Zaila egin zaie gazteleraz idaztea, euskara delako askoren
ama-hizkuntza, baina, azkenean lortu dugu pertsonaiari gaztelaniazko testu bat
txertatzea.
HAUSNARKERTA:
Tailer hau burutzea esperientzia paregabea izan da guretzat, izan ere, honen bidez irakasle rola hartu ahal izan dugu momentu batez. Gainera, irakasleek tailer honekiko izan duten jarrera erabat positiboa izan da guretzat, ez dizkigute zailtasunik jarri eta gainera laguntzen ibili dira. Esan beharra dago baita ere ikasleen jarrerak asko lagundu duela tailerra aurrera eramaterako garaian, oso interesatuak egon baitira.
Tailer hau burutzea esperientzia paregabea izan da guretzat, izan ere, honen bidez irakasle rola hartu ahal izan dugu momentu batez. Gainera, irakasleek tailer honekiko izan duten jarrera erabat positiboa izan da guretzat, ez dizkigute zailtasunik jarri eta gainera laguntzen ibili dira. Esan beharra dago baita ere ikasleen jarrerak asko lagundu duela tailerra aurrera eramaterako garaian, oso interesatuak egon baitira.
Orokorrean tailer honen emaitza positiboa izan da. Aitor Ikastolan,
proiektu honekin aurrera jarraitzeko asmoa dute, irakasleari hainbat gai lantzeko
aproposa iruditu zaiolako; izan ere, VOKI programak eduki asko lantzeko aukera
ematen du (hizkuntza, kultura…). Hau jakiteak poztu egin gaitu, guk sortutako
proiektu bat ikasgela batean aurrera eramateko moduko dela ikusi dugulako.
Azkenik, dekalogoaren puntuak egindako tailerraren emaitzarekin alderatuko ditugu; puntu guztiak bete diren ala ez ikusteko, eta hauen balorazio bat egiteko:
1. Haurrrek ordenagailuak erabiltzeko aukera izan dute, baina ikasle bakoitzak ez du VOKI bat sortu, irakaslearekin hitz egin ondoren denbora gehiegi eskatzen zuela ikusi genuelako.
2. Haurrek gaiak erabakitzen zituzten arren, guk landu nahi genituen gaiatara bideratzen genituen; izan ere, guk erantzuten genuen haiek idatzitakoa, eta honen bidez galderak egiten genizkien.
3. Ikasleek hartu dituzte tailerra aurrera eramateko erabakiak.
4. Elkarlanean ibili dira, eta honek emaitza interesgarri bat sortzea eragin du, ikasle guztien ideiak dituelarik.
5. Sormena VOKI-a sortzerako garaian bakarrik landu da, eta esan beharra dago denen artean egin behar izan zutenez haien sormena pixka bat mugatua egin dela.
6. / 7. / 8. Ariketa honek bidea eman du kultur aniztasunari buruz hitz egiteko, eta kanpotik etorritako ikaskideei buruz gehiago jakiteko.
9. Aniztasun honi buruz hitz egiterako garaian errespetua ere landu da.
10. Argi geratu zaie VOKIa kanpotarra denez gaztelania erabili behar dutela harekin komunikatzeko. Gaztelania egokia erabiltzen ikasten ari dira honen bidez.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina