PORTFOLIOA

Kaixo!

Ni Uxue Albas naiz eta magisteritza ikasten dut. Orain 2. mailan nago, eta lehen ebaluazio honetan hainbat ikasgaien artean IKT dugu, "Informazio eta Komunikazio Teknologiak" hain zuzen ere. Orain, portfolio honen bidez, ikasgai honetan egindakoa kontatuko dizuet nire lanaren berri izan dezazuen: 

Saio praktikoaetako lehen klase egunean, IKT munduan pixka bat sartzeko, haurtzarora egin nuen salto, eta garai hartako teknologien erabilera gaur egungoarekin konparatu nuen idatzi baten bidez, Oroitzapenak antolatuz. Honen harira, idatzia erreferentzitzat hartuz, Nire denbora lerroa sortu nuen Capzles bidez, non nire txikitako argazkiak garai hartan eta gaur egun erabilitako teknologiekin konbinatu nituen. Behin hau eginda, Teknologia eta generoa-ri buruzko idatzi bat egin nuen, hauen arteko erlazioa bilatuz eta eta honi buruz nire iritzi pertsonala emanez. 

Hiru lan hauek burutu ondoren, taldeka bildu ginen IKT-ei buruzko talde hausnarketa bat egiteko, Movenote programa erabiliz. 

Guzti honekin teknologia munduan sartuta, irakasleak PLE-ari burizko bideoa jarri zugun, non PLE-a zer den azaltzen duen, eta hau ondo ulertuta, nire PLE pertsonala sortu nuen Symbaloo baten bidez. Ondoren, taldekide bakoitzak bere PLE-a erakutsi eta denon artean Talde PLE-a sortu genuen, denon aplikazio eta programak gure blogean partekatuz. 

Saio teorikoei dagokienez, bi hitzaldi izan ditugu. Lehen hitzaldia Amara Berriko eskola-ri buruz izan zen Amandoren eskutik. Bigarrena berriz, Adunako eskolari buruzko hitzaldia izan zen, eta Iñaki Pagola izan zen honen berri eman zigun pertsona. Hitzaldi hauetaz gain, irakasleak bestelako lan bat ere proposatu zigun: Argazki-elkarrizketa-rena, non konektaturik ez nagoenean bizitako hainbat momentu interesgarri aipatu ditudan. Ondoren, taldekideen artean argazki elkarrizketa hauei buruzko hausnarketa bat egin genuen, eta honekin batera Taldeko argazki elkarrizketa bat sortu.

Lan guzti hauen laburpen txiki bat ere egin dugu taldekideok Drive bidez: Orain arte egindakoa.

Praktikak hasi aurreko hastean irakasle berria etorri zen IKT-ko irakasgaia ematera. Lehenengo egunean egindakoaren deskripzio eta hausnarketa bat uzten dizuet hemen: Saio teorikoa, urriak 6

IKT-ko azken saioa praktiketan ikasleekin burutuko dugun tailerra prestatzeko erabili genuen.

Urriaren 13an, geure lehen praktikekin hasi ginen (Practicum I), eta honen harira, irakasleak eguneroko bat egitea proposatu zigun, geure esperientzia kontatuz, eta hala egin nuen:

Praktiketako lehen eguna arraroa izan zen oso; urduri hasi nintzen, ez nituen haurrak ezagutzen, ez nekien nola jokatu egoera bakoitzean... ersperientzia bitxia izan zen, eta bertan aurkitu nuena ez zen espero nuena izan. Hau guztia sarrera batean bildu dizuet: Lehenengo eguna.  lehenengo inpresioak alde batera utziz, Bigarren egun-ean ikasgelan gertatzen zena behatzeari ekin nion, zalantzak argitzeari eta etorkizuneko irakasle moduan aritzeari. Egunak aurrera joan ahala, eta ikasleen tutoerearekin hitz eginda, ulertu nuen tutorearen asmoa Ikaskuntza Kooperatibo bat aurrera eramatea zela, zeinak oinarrizkoa zuen haurrek Taldean eztabaidatzea. Gelako funtzionamenduarekin jarraitzearren, irakasleak  Gelako ardurak ezartzea proposatu zien ikasleei. Hala, ikasle bakotzak ikasgelako lan giroa aurrera eramateko balioko zuen ardura bat izango zuen. 

Esan beharra dut, harrigarria egin zaidala haurrek talde lanean eta errespetuz ibiltzeko duten joera. Barneratua dute errespetua dela harremanen oinarri, eta arazorik gabe jarduten dute talde lanean, gainontzekoen iritziak entzunez eta haienak emanez. 

Harritu ninduen beste gauza bat ikasleek irakurmenarekiko zuten jarrera postibiboa izan zen. Irakurketa gozamenarekin lotzen zuten, haien tutoreak hau hala izateko egindako ahaleginei esker. 

Praktikaldiarekin amaituz, aipatu nahiko nuke, ikasgela barnean ibiltzeaz gain, hainbat ekintza eta irteera egiteko aukera izan nuela, zeinak oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan. Hona hemen horietako bi:
Honetaz gain, praktiketan ikasleekin IKT-ekin erlazionatutako tailer bat egitea proposatu zigun irakasleak. Tailer hau taldean burutzeko lana zen, eta denok batea, VOKI programa erabiliz, ikasleekin IKTak lantzeko eta bide batez kultur aniztasunari buruz hitz egiteko bidea emango zuen pertsonaia birtual bat sortzea erabaki genuen: IKT-ko tailerra.

Denek aukera ian ez zuten arren, nik nire praktiketako eskolan (Aitor Ikastolan) tailer hau aurrera eraman ahal izan nuen. Nire esperientzia zuekin partekatzea gustatuko litzaidake, beraz, hemen uzten dizuet haurrekin tailer hau burutzean bizitako esperientzia:
  1. Lehenengo zatia.
  2. Tailerrarekin hasteko, beharrezkoa zen haurrei "sarreratxo" txiki bat eitea, eta honen bidez, eta haurren nahien arabera tailerrarekin ekitea. 
  3. Bigarren zatia.
  4. Pentsatu baina denbora gehiago behar izan genuen tailerra burutzeko... zaila baita zehatz meatz izango duen iraupena kalkulatze, beti izango baitira aurreikus ezin daitezken egoerak.
  1. Azken emaitza.

Iraupen laburreko tailer bat izatea espero genuen arren, badakizue, inoiz ez dago jakiterik... eta ikasleen ikaskuntzarako balio badu, hobe mugarik ez jartzea: Amaierarik gabe.
 
Tailerra burutzen izandako nire esperientzia taldekideenarekin konparatu eta konpartituta orrialde batean bildu genuen: 

IKT-ko tailerra. ESPERIENTZIA 

Lan guzti hau egin ondoren, ondorio moduan esan dezaket IKT-en erabilerararen berri izate garrantzitsua eta lagungarria izan daitekela gaur egungo gizartean, baina kontuz ibili behar dela hauen erabilerekin, hau kontrolatu egin behar dugula.

Azkenik, sarrera batean utzi dizuet 2.mailako modulu arteko lanean taldekideok burutu dugun lana: Artefaktoa 

Inetersa baduzue, hemen uzten dizkizuet nire taldekide guztien blogak begirada bat emateko: Mikel ArangurenAne AldasoroSaioa Altzaga eta Leire Albas.

2 iruzkin:

  1. Kaixo Uxue:

    Zer jaso eta idatzi gure blogetan? Hau oso inportantea izango da zuen blogak ebaluatzerakoan
    Hemen duzue laburki gutxienezko elementuak bikain egiteko zuen blogak:
    · Taldekideen blogaren helbideak
    · Beste helbideak: e-Portafolio blogaren helbideak ( adibidez)
    · Etiketak ( derrigorrezkoa, oso inportantea direlako)
    · Paginas/orriak portfolioarekin: laburpen bat kontatuz zer egin den eta estekak erabiliz eman kontatzen duzun ebidentziak

    SAIO PRAKTIKOEI DAGOZKIENA
    Sarrerak:
    1. Lehengo asteko egindako lanari buruz ( Daniel Losadarekin landutakoa)
    2. Oroimen autobiografikoak
    3. Genero eta teknologia
    4. Denbora Lerroa ( Capzles edo beste baliabide erabiliz)
    5. Bakarkako PLEa ( Symbaloo erabiliz)
    6. Taldeko PLEa ( Symbaloo erabiliz)
    7. Mapa kontzeptuala (eta MOVENOTE)

    SAIO TEORIKOEI DAGOZKIENA:

    Sarrerak:
    · Amara Berriko ( Amando Paviaren hitzaldia)
    · Adunako Eskola ( Iñaki Pagolaren hitzaldia)
    · Argazki-elkarrizketa

    Zure lana bikaina benetan, nahiz eta zerbait falta. Ederra neska
    laster arte eta mila esker egindako langatik
    joxemi

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Mila esker!!
      Argazki elkarrizketa bakarrik falta zait, denbora dudanean egingo dut!
      Hurrengorarte.
      Uxue

      Ezabatu