Aurten, modulu arteko lana egiteko Artefakto bat egitea proposatu ziguten irakasleek. Hala, gure taldeak artefaktoa burutzeko erabakitako gaia "Modak gizartean duen eragina" izan zen, nahiz eta gu tailetan zentratu garen.
Artefaktoa egiteko, argazki seguentzia beten bidezko muntaia egitea pentsatu genuen. Argazki hauek editatu egin genituen (txuri beltzza, inguruko "borrosoa", etab.) ikuslearen atentzioa manikira zentratzeko asmoz. Maniki honen bolumena handitzen doa bideoan zehar, eta hau gertatu ahala, honen aurpegiko espresioa ere aldatuz doa. Bideoari musika eta esaldi batzuk txertatu genizkion, espresio honekin bat doazenak.
Manikiaren inguruan taldekideak azaltzen gara "gizartea" irudikatzen. Daramazkigun maskaren bitartez, gizartearen "pertsonalitate eza" transmititu nahi dugu.
Hona hemen gure artefaktoa:
Artefakto honen bidez, taldekideon asmoa gizarteak pertsonen itxuran duen eraginari buruz hausnarketa kritiko bat sustatzea izan da. Judith Rodin-ek dioen moduan:
"Nuestros cuerpos se han convertido en la nueva moneda. La apariencia, el
buen aspecto y la aptitud fĂsica son ahora la medida de nuestro valor
social "
Bestalde, bideo honen bidez azpimarratu nahi izan dugu, gizarteak itxuran duen eragina handiagoa dela emakumeengan.
2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea
2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna
IKT-ko tailerra amaierarik gabe. VOKI
Haurrekin
inoiz ez dago jakiterik, eta hasiera batean gure tailerra elkarrizketa motz bat
besterik izango ez zela pentsatzen genuen arren, azken batean luzerako izango
dela dirudi. Irakasleari ideia paregabe iruditu zaio Voki programa idatziak
(gazteleraz kasu honetan) eta ahozkoak lantzeko tresnatzat erabiltzea. Gainera,
bide batez kultur aniztasunari buruz hitz egiten jarrai dezake urtean zehar.
Hau dela eta, tailerrarekin aurrera jarraitzea erabaki du!
Hau entzuteak benetan poztu nau, ikasle eta tutoreak geure proiektua aurrera eramaten laguntzeaz gain, guk ere haiek lagundu ditugula dirudielako; haientzat ere proiektu hau erabilgarria izan delako. Haurrei gainera, idatziak lantzea askoz errazagoa egiten zaie era honetan, helburu batekin egiten baitute; Sofiari erantzun bat ematea.
Esan nizuen bezala, aurreko astean Sofiaren erantzuna txertatu genuen ikasleen blogean. Esan bezala, elkarrizketa honek luzerako daukala dirudienez, irakasleak astero bikoteka erantzun bat idaztea proposatu die ikasleei. Lehen bikoteak idatzitakoa eta Sofiaren erantzuna hemen uzten dizuet:
2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea
Antzerkia. Jontxuren lapikoa
Atzo
Aitor Ikastolako ikasleek antzerki bat ikusteko aukera izan zuten.
Antzerki hau emakume bakarrak burutu zuen, musikaren eta hainbat
materialen (kaxak, pertxak eta arropa) laguntzaz.
Emakumeak
arropa atalak erabiliz hainbat pertsonaia sartu zituen; hauek
pertxetan tente jarriz, eskuaren laguntzaz mugitzen zituela. Era
honetan, eta sarrera txiki baten laguntzaz, antzerkiak islatu zuen
mezua ondorengoa izan zen: Askotan, oraindik ere erabilgarria den
arropa botatzen dugu.
Arropari erabilera hau emanez, emakumeak jontxuren lapikoaren istorioa antzeztu zigun:
Arropari erabilera hau emanez, emakumeak jontxuren lapikoaren istorioa antzeztu zigun:
"Jontxu
lapiko bat itsatsita zuelarik jaio zen, eta geroztik lapikoarekin
bizi da. Lapiko honekin bizitzeak, zailtasunak ekartzen dizkio
Jontxuri batzuetan, lapikoa toki guztietan trabatzen baitzaio.
Gainera, inguruko batzuek Jontxu baztertzen dute arraroa dela
pentsatzen dutelako. Hau dela eta, Jontxu oso triste jartzen da, beti
traba egiten duela pentsatzen duelako; ezertarako balio ez duela.
Azkenean, pertsona beten laguntzaz, Jontxuk lapikoarekin bizitzen
ikasten du, eta bere burua den bezalakoa onartzen".
Istorio
hau antzeztuta, ondorengoa azaldu zuen emakumeak: "Lapikoa
nortasunaren adierazle izan da antzezlanean. Gutako bakoitza lapiko
(nortasun) ezberdin batekin bizi da. Denok daramagu lapiko bat
gurekin, eta gainontzekoena errespetatzeaz gain, guk ere geurearekin
bizitzen ikasi behar dugu, izugarrizko balioa duela ahaztu gabe".
2015(e)ko azaroaren 3(a), asteartea
IKT-ko tailerra martxan. Azken emaitza
Ikasleen artean Sofiari erantzuna prestatu ondoren, aurreko astean sortu genuen pertsonaia birtualean (Aitor) itsatsi dugu testua. Hau izan da denon arteko lanaren bidez ateratako emaitza:
Ikusi
dezakezuenez, ikasleek sortutako erantzunak Sofiaren aldetik beste
erantzun bat eskatzen du; beraz, guk Sofiaren pertsonaiean honako
erantzun hau prestatu dugu:
Ea haurrei gustatzen zaien Sofiak dioena, eta ea zein den haien erantzuna!
2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala
PRACTICUM I. Musika mundura hurbiltzen
Gaurkoan,
kontzertu pedagogikoa ikusteko aukera izan dut Egiako Musika eta Dantza
Eskolan.
Donostiako
Udalaren Musika eta Dantza Eskolako hainbat irakaslek haurrei
zuzendutako kontzertuak antolatzen dituzte; kontzertu pedagogikoak
edo entzunaldi aktiboak. Entzunaldi hauen helburua, ikasleak
musikaren mundura hurbiltzea da, musikarekiko zaletasuna sustatuz eta
musika-tresnak jotzera bultzatuz.
Hau
aurrera eramateko, haurrek ezagunak eta atseginak dituzten obrak
erabiltzen dituzte, beharrezko moldaketak eginez. Gainera,
kontzertuetan dinamismoa lortzeko, antzeztu egiten dute musikaren
erritmoa jarraituz, baita haurren parte-hartzea bultzatu ere (eskema
erritmikoak errepikatuz, melodiak abestuz, instrumentuak probatuz...)
Adinaren arabera, kontzertu ezberdinak antolatzen dira. Gaurkoan, Lehen Hezkuntzako 4.mailako haurrei zuzendutako kontzertu pedagogikoa ikusi dugu, “Musikortxea jatetxea”, zeinak helburu zehatz bat zuen: Forma musikal batzuk ezagutzea (ostinato erritmikoa, ostinato melodikoa, kanona...), musika eta antzezlana erabiliz.
Esperientzia
ederra izan da, haurrek primeran pasa dute eta nire iritziz haurrak
musika mundura hurbiltzeko eta harekiko jarrera positiboa lortzeko
modu aproposa da.
2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna
PRACTICUM I. Gelako ardurak
Gaur, gelakideen artean ardurak banatu ditugu. Ikasleak 5 taldetan banatuta daude, eta talde horietako bakoitzeko ikasleek ardura ezberdin bat dute; hala, talde guztietan izango da koordinatzaile bat, idazkari bat, bozeramaile bat, laguntzaile bat eta material arduradun bat. Ikasle bakoitzak, esleitu zaion arduraren arabera, zeregin batzuk izango ditu betetzear ikasgela barruan. Hala ere, talde batzuetan 5 ikasleko kopurura iristen ez direnez, ikasle bakar batek bi ardura hartu ditu. Gainera, ardura hauek aldatuz joango dira kurtsoan zehar, ikasle guztiek ardura ezberdin guztiak izateko asmoz.
Ardura bakoitzaren zereginak erabakitzeko, ardura bereko ikasleak taldeka bildu dira, eta denbora batez haien eginbeharrari buruz eztabaidatu dute. Ateratako emaitza honakoa izan da:
KOORDINATZAILEAREN
ZEREGINAK
- Irakaslearen azalpenak entzun ondoren, taldekideei egin beharrekoaren berri emango die.
- Taldekideren batek zer edo zer ulertzen ez badu, azalpenak emango ditu.
- Norbait despistatzen bada, koordinatzaileak adi egoteko esango dio.
- Lana egiteko garaian erabili beharreko teknikak errespetatu eta taldekideei gogoraraziko dizkie.
BOZERAMAILEAREN
ZEREGINAK
- Taldean eztabaidatutako iritziak ozenki esango ditu.
- Denen aurrean ozen irakurri aurretik prestatu egingo du( 2-3 aldiz irakurriz).
- Taldekideei galdetu ea ados dauden ozen esan beharrekoarekin.
- Taldean erabakitako ideiak talde handian esango ditu.
- Zailtasun baten aurrean irakaslearekin hitz egingo du.
IDAZKARIAREN
ZEREGINAK
- Taldeko lana egiten ari garenean isiltasuna mantenduko du.
- Lana egiteko dagoen denbora kontrolatu eta taldekideei jakinaraziko die.
- Taldekideei animatu (gauzak ondo egiten dituztenean, saiatzen direnean...).
- Taldekideen arteko borrokak ekiditen saiatuko da.
- Taldeko giroa lasaia izateaz arduratuko da.
MATERIAL
ARDURADUNAREN ZEREGINAK
- Lanean hasi aurretik beharrezko materiala mahi gainean utziko du.
- Beharrezko materiala taldekide guztiei banatuko die.
- Lanarekin amaitzean, erabilitako materiala bere tokian gordeko du.
LAGUNTZAILEAREN
ZEREGINAK
- Taldekide bat etortzen ez denean, laguntzaileak bere lana egingo du.
- Behar dutenean, taldekideei lagunduko die.
Azaldutako hau hobeto ulertzeko, gelako espazioaren antolaketaren eskema erraz bat utziko dizuet hemen, ardura bakoitza kolore ezberdin batekin islatuz:
Zeregin hauek betetzea ez da lan erraza, baina denek haien aldetik gogoak jarriz gero, gelan lan giro egokia lortzen lagunduko dute. Gainera, haurrek ardurak izatea zer den esperimenta dezakete era honetan.
2015(e)ko urriaren 28(a), asteazkena
IKT-ko tailerra martxan. VOKI (Bigarren zatia)
Gaur, gaztelerako ordua aprobetxatuz, tailerraren bigarren zatiari ekin diogu; haurrak haien pertsonaia birtualak Sofiari zer erantzungo dion erabakitzen ibili dira. Irakasleok gauza bakarra eskatu diegu ikasleei haien lana bideratzeko: ikasle guztien parte hartzea.
Hau esanda, ikasleak
ideiak bota dituzte ozenki, gainontzeko ikasleek ideia horri buruzko
iritziak ematen zituzten bitartean (esaldia hobetzeko edota
aberasteko asmoz). Ikasle guztiek izan dute zerbait esateko aukera.
Ideiak finkatzen genituen bitartean, ikasleetako batek koaderno
batean bildu ditu eta egia esan elkarlan honen ondorioz oso testu
aberatsa sortu dute, ideia asko eta interesgarriz betea. Gainera,
testu hau idazteak Sofiaren kulturaren berri izateko interesa sortu
die haurrei, beraz, interes hau asetzearren Sofiari honen inguruko
galderak egitea erabaki dute. Honen ondorioz, geure tailerra ez da
erantzun soil batean geratuko, oraindik ere Sofia-ren eta Aitor-en
(pertsonaia birtualak) arteko elkarrizketak aurrera jarraituko du,
eta nork daki noiz arte!
Testu hau burutzeak
gainera kultur aniztasunari buruz hitz egiteko bidea zabaldu digu,
eta denbora labur batez izan bada ere, honen inguruan hitz egiten
ibili gara gelan. Honen harira, Sofiaren kasua ikasgelako beste
hainbatek bizi izan dutenarekin lotu dugu; gogora ekarri dituzte
ikasle hauei egindako harrerak eta haiekin izan duten jarrera; eta
ikasleek honen inguruan hitz egiteko eta sentimenduak adierazteko
aukera izan dute.
Oraindik tailerra ez
dugu guztiz amaitu, azken zatia dugu burutzear; pertsonaia birtualari
testua gehitu eta ateratako emaitza ikusita blogera igotzea. Hau egin
ondoren, ikasleen elkarlanaren fruitu izango den pertsonaia hau
blogera igoko dut nik ere, zuek ikusi ahal izateko!
2015(e)ko urriaren 23(a), ostirala
IKT-ko tailerra martxan. VOKI (Lehenengo zatia)
Gaur, taldeko 2k (Leire eta nik) IKT-ko tailerra jarri dugu martxan Aitor Ikastolako 4.mailan. Amerikako gaiarekin hasi garela eta, ordu hau aprobetxatu dugu
haurrei prestatua genuen pertsonaia birtuala erakusteko.
Leire gelan sartu da bere burua aurkeztuz, eta bidebatez haien blogean zerbait arraroa ikusi duela azaldu die ikasleei; hitz egiten duen pertsonaia bat. Hau entzun orduko haurrei jakinmin handia sortu zaie, beraz, informatika gelara joan gara laster batean misterioa argitzera; eta han, blogean sartuta Leirek aipatutako pertsonaia ikusi dugu denok batera:
"Personaia hau SofĂa deitzen da eta Argentinakoa da (atzoko klasean munduko mapa bidez Amerikaren kokapenaren inguruan ibili zirenez, erraza egin zaie Argentina non dagoen ulertzea). SofĂaren gurasoek lana aurkitu dute Euskal Herrian eta honen ondorioz bere herria atzean utzi beharko dute. SofĂa kezkatua dago, hemen erabiltzen dugun hizkuntza ez delako Argentinan erabiltzen dutenaren berdina, gainera haren lagunak eta familia ere atzean utzi beharko ditu eta triste sentitzen da." Hemen uzten dizuet prestatu diegun bideo txikia:
Hau ikusita haurrei galderak egin dizkiegu, azken helburu batera iristeko asmotan: Haurrek, pertsonaia birtual honi erantzun bat emateko, haiek ere beste pertsonaia bat sortu behar dutela ondorioztatzea. Horretarako honako galdera hauek egin dizkiegu: “ erantzun bat eman beharko diogu ezta?”, “zer esango diogu? Eta nola?”. Hasiera batean haien artean eztabaidatu ondoren, haurren erantzunak ondorengoak izan dira: “zergatik ez diogu karta bat idazten? Eta postal bat?”, “bere etxera deitu dezakegu”. Orduan argi utzi diegu ez dugula bere helbidea, eta etxeko telefonoa ere ez, guk ez dakigula bideoan esandakoa baina gehiago pertsona hartaz.
Azken
batean, ikasleetako batek ordenagailuko pantailara begiratu eta esan
du: “bideo hori bezalako bat egin dezakegu denon artean”. Hau
entzun orduko tutoreak eta guk ikasleei honi buruz pentsatzeko esan
diegu, denon artean erantzun bat emateko era on bati buruz. Saioa
amaitutzat eman dugu eta bazkalorduko denbora eman diegu honen
inguruan hausnartzeko.
Arratsaldeko
lehen saioa iritsi denean berriz ere ekin diogu tailerrari.
Pertsonaia honi erantzuna emateko modurik aurkitu duten galdetu diegu
ikasleei eta denen artean haiek ere beste pertsonaia birtual bat
sortzea erabaki dute. Orduan, ordenagailua piztu eta denon artean
Voki programan sartu gara; pertsonaia birtualaren itxura fisikoa
erabakiz eta Voki programa erabiltzen ikasiz. Aipatu behar dut
prozesu hau aurrera eramatea ez dela batere erraza izan; izan ere ez
du ikasle bakoitzak haren pertsonaia birtuala sortzeko aukera izan,
denbora gehiegi eskatzen baitzuen, beraz denon artean egin dute bat.
Hau dela eta, 22 ikasleren artean hartu behar izan dituzte pertsona
birtualaren itxura fisikoari buruzko erabakiak, eta nola ez, denok
ezin izan dute dena nahi izan duten moduan egin. Hala ere, pentsatzen
dut, denon artean bakar bat sortzea ere oso aberatsa izan dela, honen
bidez elkarlanean jardun ahal izan dutelako, ikasle guztien iritziak
eta erabakiak errespetatuz eta haien artean elkarbizitzen ikasiz.
Hau
eginda, tailerraren aspektu zailena dugu oraindik burutzear: pertsona
birtualak esango duena denon artean zehaztea, eta hau aprobetxatuz,
kultur aniztasunari buruz hitz egitea. Aipatutako hau datorren astean
burutuko dugu ikasgelan, eta egin ahala blogean txertatuko dut zuek
ikusi ahal izateko!
Oraingoz
oso ondo doa gure tailerra, aurrera jarraituko dugu eta espero dugu
baliagarria izatea bai guretzat eta bai ikasle eta tutorearentzat
noski! Bestalde, saiatuko gara tailerra beste eskolaren batean ere martxan jartzen, hala, taldekide guztiok parte hartzeko asmotan, eta horrela azken hausnarketa denon artean eginez.
2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna
PRACTICUM I. Irakurketa
Gaurkoan irakurketari buruz idatziko dizuet; izan ere praktiketako egun hauetan zehar erabat harritu nauen gaia izan da.
Gogoan dut nik Lehen Hezkuntzako garai haietan irakurketarekiko nuen jarrera negatiboa; ez nuen irakurtzea gustuko eta ahal nuen guztietan hau ekiditen saiatzen nintzen. Hau kontuan izanda, zaila egin zait benetan orain praktiketan egonda, ikasle gehienen irakurketarekiko jarrera positiboa eta hau lantzeko duten ohitura ona (bai eskola barnean eta bai eskolatik kanpo) ulertzea.

Honen inguruan hausnartu ondoren, jarrera hau eta haren iturriak aztertzeari ekin diot. Horretarako ikasgelan irakurketa lantzeko teknika eta metodoak behatu ditut. Metodo hauek benetan gustuko dituzte haurrek, dibertigarriak iruditzen zaizkie, eta honen ondorioz irakurketa dibertsioarekin lotzen dute. Metodo bat aipatzearren, deigarria iruditu zait “bikoteka irakurtzen” deiturikoa: Ikasleak binaka jartzen dira eta haur batek irakasle lana egiten du, besteak ikaslearena egiten duen bitartean. Irakasleak etxean irakurgaia prestatzen du eta ikasgelan ikasleari irakurtzen dio ozen. Ondoren ikasleak irakurtzen du lehen aldiz, eta irakasleak zuzendu egiten dio hitz bat gaizki irakurtzen duen bakoitzean, baita ondo irakurtzen duenean zoriondu ere . Testua irakurrita, honi buruzko hausnarketa egiten dute bion artean.
Gainera, bi astean behin haurrek liburutegira joateko aukera dute, horrela irakurketa eta harremanen artean lotura eginez. Tutoreak azaldu didan moduan, liburutegira joatearen helburu nagusia ez da haurrak irakurtzera bultzatzea, baizik eta irakurketaren bitartez gozatzea, denak elkarrekin egotea, eta bide batez isiltasunez eta errespetuz ibiltzen ikastea. Gainera, egonaldi honetan ez zaie haurrei irakurri beharrekoa ezartzen, askeak dira haien gustuko liburuak hartzeko eta hauek nahi dituzten moduan irakurtzeko. Haurrek benetan gogoko dute liburutegiko egonaldia, eta niri zoragarria iruditzen zait benetan haurrak ikasten duten bitartean disfrutatzen ikustea.
2015(e)ko urriaren 18(a), igandea
Praktiketan burutzeko IKT-ko tailerra.
Praktikak
hasi aurreko astean taldekideak haurrekin burutu behar dugu tailerra
prestatzen aritu gara. Buelta asko eman ondoren, honakoa da aurrera
eramatea pentsatu dugun tailerra:
Lehenik
eta behin, haurrekin batera gelako blog bat sortzea pentsatu dugu
(batzuek badute, baina ez dutenekin), tailerraren emaitzak horrera
igotzeko eta haien eskura egoteko asmoz. Tailer hau VOKI
programarekin burutzea pentsatu dugu, zeinak pertsona birtual bat
sortzeko aukera ematen duen. Gure asmoa beraz, taldekideok VOKI bidez
pertsonaia birtual bat sortzea da, zeina kanpotarra izango den eta
hari eta bizi den tokiari buruz hitz egingo duen.
Haurrei,
"bideo" hau ikusita, haiek ere halako pertsonaia birtual bat
sortuz, guk erakutsitakoari erantzun bat ematea proposatuko zaie.
Haurren erantzuna askea izango da, baina argi utziko zaie haien ama
hizkuntza eta guk sortutako VOKI-arena ez dela berdina, harekin
komunikatzeko beste hizkuntza bat erabili beharko dutelarik. Honen
harira, haurrei ulertarazi nahi diegu kultura aniztasuna geroz eta
nabarmenagoa dela gure inguruan, eta geure laguntza eta errespetua
ezinbestekoa dela, ez baitute gure hizkuntza bera erabiltzen eta ez
baitituzte geure ohitura berdinak jarraitzen.
Azkenik,
lana bukatuta, ateratako emaitza blogera igoko dugu.
Hemen uzten dizuet tailerraren dekalogoa:
Hemen uzten dizuet tailerraren dekalogoa:
2015(e)ko urriaren 16(a), ostirala
PRACTICUM I. Taldean eztabaidatzea
Azken bi egun hauetan gelako funtzionamendua aztertzen ibili naiz, eta tutorearekin hitz egin ondoren gelan erabilitako metodo eta estrategiak hobeto ulertu ditut. Irakasleak garrantzia handia ematen dio ikasleen arteko eztabaidari; horregatik egunean zehar burututako lanak, ariketak eta jarduerak taldean egin ohi dituzte ikasleek, haien artean iritzi desberdinak azalduz eta ariketak bideratutako gaiei eta arazoei buruz eztabaidatuz. Iritzi desberdinak azaltzen dira eta irakasleak ez du bat bera ere alde batean uzten, iritzi guztiak ondo daude; haien arteko eztabaidak esanguratsuak dira benetan. Gainera, eztabaida hauen bidez, ikasleek haien pentsamenduak adierazten ikasteaz gain, hauek arrazoitzen ere ikasten dute.
Esan
beharra dago, lan egiteko modu honen ondorioz gelakide guztien lan
erritmoa ez dela berdina, beraz, denek ez dutela beti ariketa
kantitate berdina egiteko astirik izaten. Hala ere, ariketa kopuruak
ez du garrantzia handirik, ikasleak helburu berera iritsiz gero.
Irakasleak beraz, ariketa ezberdinak eta testuliburuak baliabidetzat
erabiliz, ikasleak haien artean eztabaidatzera bideratzen ditu, azken
batean ikasle guztiak berak ezarritako helburura iristen direlarik.
2015(e)ko urriaren 14(a), asteazkena
PRACTICUM I. Bigarren eguna
Gaurkoan, ikasleen maila eta ezaugarriak pixkatxo bat ezagututa,
ikasgelako erritmoa, giroa, metodoak eta abar behatzeko aukera
gehiago izan dut. Goizean globalizatua eta gaztelania landu ditugu.
Globalizatua irakasgaian, ortografia lantzen ibili gara, haurrak
idatziaren zuzenketaren garrantziaz ohartzeko helburuarekin.
Gaztelanian berriz, atzo lantzean hasitako testuarekin ibili gara
lanean, zeinak beste gai batzuen inguruan hitz egiteko bidea ireki
digun:
Alde batetik, gelan gertatutako gatazka baten inguruan hitz egiten
aritu gara; ikasleek haien iritzia eman dute, besteena entzun dute
eta irtenbide bat bilatu diote (haien kabuz). Bestalde, talde lanaren
garrantziaz hitz egiten egon gara, ikasleen artean talde lanean
aritzean sentitzen dutenari buruz hitz eginez.
Tartean musika klasea ere izan dute, eta tutoreak eta nik ordu hau
aprobetxatu dugu IKT-ak lantzeko programak kuxkuxeatzeko. Hainbat
programa ezberdinekin saiakerak egin ditugu eta baliagarriak egingo
ez zaizkigunak alde batera utzi ditugu.
Arratsaldeko bi orduak plastika klasean eman ditugu. Aurreko astean
azaldutako Chillidaren grabatuetan inspiratuz, haiek haien arte lana
sortu dute taldeka. Hau egin ondoren denon artean lanak erakutsi
ditugu, eta ikasle bakoitzak haren esperientzia kontatu du; arte lana
burutzen zuen bitartean nola sentitu den ere espresatuz.
Esanguratsua da irakasleak ikasleari ematen dion protagonismoa; baita haurraren sentimenduak lantzeari eta elkarbizitzen ikasteari ematen zaion garrantzia.
2015(e)ko urriaren 13(a), asteartea
PRACTICUM I. Lehenengo eguna.
Astebukaera luze hau ondoren iritsi da azkenean hainbeste denboraz itsaroten egon naizen unea; praktikaldiaren hasiera, Aitor Ikastolako 4.mailan. Honekin batera galdera asko etorri zaizkit burura; zer esan gelara sartzean? nolakoak izango dira gelako metodoak? zein eduki landuko ditugu?... urduri nengoen benetan, baina tutorea ezagutu bezain pronto pasa egin zait, irribarre batez lagunduta lasai egoteko esan didanean.
Gelara sartu naizenean ikasle guztiak begiratu naute, eta haien zalantzak argitzeko, nire buruaren aurkezpen txiki bat egin dugu. Hau argituta, klasearekin hasi gara; lehenik matematika izan dugu, ondoren gaztelania eta bazkalordua eta gero globalizatua. Ikasgai hauetan zehar irakaslea behatzen aritu naiz azalpenak ematen zituenean; haren teknikak, metodoak, etb. aztertuz. Hala ere, esan beharra dut, irakasleak haurrei eman diela ikasketa prozesuaren protagonismoa, beraz, zalantzak argitzeko azalpen nahikoa eman duen arren, ikasleak haien kabuz talde lanean utzi ditu. Era hontara, haien arteko elkarlana nabaria izan da. Gainera, laguntzaile bezala ibili den arren, pentsaaraztera bultzatu ditu mlomentu oro, zalantzak argizteko baliabide desberdinak proposatuz (interneta, hiztegiak, eskolako liburuak...). Behin proposatutako lanak bukatuta, talde guztiaren artean komunean jarri ditugu, hala, ikasle guztien ahozko adierazpenari garrantzia emanez, eta euskararen gramatika eta ikasgai desberdinetako (matematika kasu honetan) hitz teknikoak landuz. Burututako lanetan gainera, irakurketa eta idatziak ere landu ditugu.
Ikasleak lanean ibili diren bitartean, ni irakasle moduan ibili naiz, tutoreak egiten zuen moduan ikasleak lagunduz eta zalantzak argituz. Esan beharra dut hasiera batean kosta egin zaidala ikasleengana gerturatzea, baina denborarekin urduritasunak alde batera utzi ditut eta nahiko ondo moldatu naiz.
2015(e)ko urriaren 8(a), osteguna
IKT-KO SAIO TEORIKOA, URRIAK 6
1.
Saio teorikoan egindakoaren deskripzioa.
Saioarekin
hasteko, irakasleak “Panoptikoa” izeneko espetxe eraikin baten
ereduaren berri eman zigun, zeina Jeremy Bentham-ek diseinatu zuen.
Irakasleak azaldu zuenez, eraikinaren erdialdean espetxeratuak
behatzeko dorre bat aurkitzen zen; hori bai, zelatatuek ez zituzten
zelatatzaileak ikusten. Gai honen harira, irakasleak taldeka
burutzeko ariketa bat
proposatu zigun: Alde
batetik, IKT-ekin loturiko hainbat zelatatzaileren zerrenda bat
idatzi behar genuen, bakoitzaren alboan era horretan zelatatuak izan
garenean nola sentitu garen adieraziz. Bestalde, aipatutako hau
gelakide guztiekin komunean jarri ondoren, aipatutako egoera
bakoitzari irtenbidea ematen saiatu ginen, zelatatzaileei
erresistentzia egiteko teknikak proposatuz. Ariketa hau ondorengo
taulan bildu genuen:
Ariketa hau burutzeaz gain, saio teoriko honetan, orain azalduko
dizkizuedan bi bideo ikusi genituen:
3. Ikusitako
guztia hezkuntzarekin erlazionatu. Gure posizionamendua irakasle
moduan. Zer egin beharko genuke honekiko eskolan?
Saioarekin
hasteko, irakasleak “Panoptikoa” izeneko espetxe eraikin baten
ereduaren berri eman zigun, zeina Jeremy Bentham-ek diseinatu zuen.
Irakasleak azaldu zuenez, eraikinaren erdialdean espetxeratuak
behatzeko dorre bat aurkitzen zen; hori bai, zelatatuek ez zituzten
zelatatzaileak ikusten. Gai honen harira, irakasleak taldeka
burutzeko ariketa bat
proposatu zigun: Alde
batetik, IKT-ekin loturiko hainbat zelatatzaileren zerrenda bat
idatzi behar genuen, bakoitzaren alboan era horretan zelatatuak izan
garenean nola sentitu garen adieraziz. Bestalde, aipatutako hau
gelakide guztiekin komunean jarri ondoren, aipatutako egoera
bakoitzari irtenbidea ematen saiatu ginen, zelatatzaileei
erresistentzia egiteko teknikak proposatuz. Ariketa hau ondorengo
taulan bildu genuen:
NORK?
|
NOLA?
|
ERRESISTENTZIA
|
Egela
|
Nabigazioaren
kontrola
|
Pertsona
batek besteei pasatzea irakurgaia;Beti irekia edukitzea...
|
Gps
mugikorra
|
Posizionamenduaren
kontrola
|
Kentzea
|
Google
|
Datu
pertsonalak-guztiak
|
Asmatzea
|
Banketxeak/
Kreditu txartelak
|
Datuen
kontrola
|
Ahalik eta
gutxien
|
Facebook
|
Datuak,
noiz konektatu
|
Argazkiak
ez etiketatu
|
Whatsapp
|
Konexioen
azterketa
|
Tik
bikoitza kendu/ ordua kendu/ Porfileko informazioa kontaktu
batzuei bakarrik erakustea...
|
Zerbitzuetako
kamerak
|
Gure
mugimenduak
|
...
|
Webcam
(drone)
|
Sartu
daitezkeelako
|
Pegatina
|
Konpainia
telefonikoak
|
Lokalizazioa,
erabilerak...
|
“Modo
aviĂłn”
|
Bideo
honetan Marta Peirano-k kontrolari buruz hitz egiten digu; gaur egun,
konektatuta bizitzearen
ondorioz izugarrizko
kontrolpean
bizi garela azaltzen digu, honen errudun nagusiak gu garela
ohartaraziz. Horregatik,
bideo honen bidez Marta Peiranok anonimotasuna eta pribatutasuna
gordetzearen garrantzia azpimarratzen du, honen inguruan gugan
hausnarketa bat gauzatuz.
Bideo
honen bidez lehenik eta behin esan nahi da internet bidezko kontuak
egiten ditugunean ondorengo galderak egin beharko genizkiokela geure
buruei: zein da baliabide honen jabea? Zer egiten ari dira geure
informazio guztiarekin?
Pribazitatea
gordetzearen garrantzia azpimarratzen da, publikoki idazten dugun
guztia gure kontran jarri daitekeelako. Hala ere, bideoan azaltzen da
ez dela batere erraza pribatutasun hau gordetzea, hau dela eta,
garrantzitsua dela sare sozialetan edozein mugimendu burutu aurretik
analisi ideologiko bat egitea, sare hauek pertsona eredu desberdinei
zuzenduak daudelako. Bestalde, hezitzaile moduan, ikasleei analisi
hau egitera bultzatzea gomendatzen da.
Hau
esanda, sare sozialei buruz hitz egiten du, haien funtzionamendua
pixka bat azalduz, eta gu ondorengoaz ohartaraziz: Richard
Stallman-ek zioen moduan, “Facebook no es tu amigo: es un motor de
vigilancia masiva”. Eta guzti honetaz babesteko (gu ikasteko balio
duten iragarkiak ekiditen
esaterako)
bi tresna aipatzen dira azkenik bideoan.
2. Gelan
ikusitakoarekiko gure posizionamendua, hausnarketa.
Aurreko lanen batean aipatu dudan bezala, ez da batere erraza gaur
egun konektatua egon gabe bizitzea; izan ere gizarteak gu konexio
horren menpe egotera eramaten gaitu, eta askotan ez gara ohartu ere
egiten. Nik adibidez, ezagutzen dut mugikorrik gabe bizitzen saiatu
den pertsona bat, baina lan munduari dagokionez, lankide edota
enpresarekin komunikatu ahal izateko mugikor bat eman diote, zeina
beti gainean eraman behar duen. Zelatatzaileak erraz lortuko du beraz
gu haren kontrolpean egotea, baina honi neurri batean aurre egin
diezaiokegu? Noski baietz, Marta Peirano-k gelan ikusitako bideoan
dioen moduan, geure anonimotasuna eta datuen pribatutasuna gordez,
eta nola ez, erabilitzako aplikazio eta programekin kontu handia
izanez.
Sare sozialak, internet bidezko programak edota aplikazioak...
tresna interesgarri eta baliaarriak izan daitezke hezkuntza munduan,
bai irakasle-ikasle arteko komunikaziorako eta bai ikasleen
ezagutzarako. Ondo dago ikasleei IKT-en berri ematea, eta hauen
erabilera sustatzea, haien ezagutza garatzen laguntzeaz gain, hainbat
aspektutan aurrerapen handia suposatzen baitute. Hala ere, irakasleek
argi izan behar dute, informazio honekin ez dela nahikoa; beharrezkoa
dela ikasleei konektatua egoteak ekar ditzazkeen arrisku edota
ondorioen berri ematea. Ezinbestekoa da ikasleek IKT-ak kontrolatzen
ikastea, atzetik daramazkiten ondorioak ondo ulertuz; eta hau,
irakaslearen zeregina da.
2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea
TALDEKO ARGAZKI-ELKARRIZKETA
Lanarekin hasteko, taldekideen artean gure
argazki-elkarrizketak erakutsi ditugu, eta bakoitzak lanari buruzko iritzia
eman du. Hala, denen artean eztabaidatu ondoren, honako ondorioak izan dira
atera ditugunak:
Lehenik eta
behin, aipatu nahi dugu ez zaigula erraza egin bizitzan konektatuak ez gauden
10 egoera edota momentu aurkitzea; izan ere, bizitzan zehar burututako ekintzak
milaka dira, baina gure egunerokotasunean gauzatutakoak gutxi batzuk besterik
ez. Zergatik? Haurtzaroko garaietan IKT-ak ez zeuden orain dauden beste
garatuak, ez genuen mundu hori asko ezagutzen, eta ez genuen ezagutzeko
beharrik ikusten. Gaur egun berriz, zaila da konektatu gabe bizi den pertsona bakar
bat aurkitzea. Eta, gure nahia hori izanda ere, askotan gizarteak gu konexio
horren menpe egotera eramaten gaitu, bai lan munduan, ikasketetan... eta batzuetan
ez gara ohartzen, konektatua egoteak kontrol bat daramala atzetik, konektatuak
gauden une oro kontrolpean bizi garela. Horrela, IKT-ak tresnatzat erabiliz,
gizartea gure askatasuna mugatzen doa, eta guri kontrakoa saltzen digu.
Adibidetzat ditugu twitter, facebook eta halako sare sozialak, zeinak
pentsamendu eta iruzkinak islatzeko tresnatzat ditugun, “norbaitek” iritzi
hauek gure kontran erabiltzen dituen arte. Gure ekintzak, mugimenduak, baita
iritziak ere... mugatuak egongo dira konektatuta bizi garen mundu batean. Hau
dela eta, kontu handiz ibiltzea ezinbestekoa da, pribatutasuna gordetzea.
Bestalde, ez dugu ahaztu behar IKT eta konexio munduak abantaila ugari dakartzatela haiekin. Interesgarria da benetan ikasgelan ikasleekin hauen inguruan aritzea eta IKT-en inguruko ezagutza zabaltzea, aplikazio eta programa ezberdinak erabiliz. Hala ere, aurretik egindako hausnarketa dela eta ikusi dugu garrantzitsua dela baita ere konexio honek atzetik daramatzan arriskuen berri ematea, eta ikasleei hauek ekiditeko estrategiak erakustea. Ezagutza zabaltzea ez da IKT-en berri ematean bakarrik oinarritzen, haien erabilerak eta kontrolak ere honi lotuta doaz, eta beharrezkoa da ikasleei hau ulertaraztea.
2015(e)ko urriaren 5(a), astelehena
ARGAZKI- ELKARRIZKETA
KONEKTATU GABE BIZI GAITEZKE?
Konektatuta egotea tresna aberasgarri izatetik egunerokotasuneko behar bat izatera pasa da. Hau dela eta, bestelako ekintzak alde batera utzi ohi ditugu, galtzen ari garenaz ohartu gabe. Honen inguruan hausnartu ondoren, konektatuta egon gabe bizitzen ditudan hainbat momentu bildu ditut. hemen uzten dizkizuet:
1.
Bizikletaz ibiltzea, kirol pixka bat egitea... ez dator batere gaizki teknologia berrietatik pixka bat ihes egiteko!
2.
Noizbehinka ondo dago familiarekin egotea, eta bakoitzak bere bizitzaren berri ematea.
3.
Hondartzara joan, erlaxatu, eguzkia hartu... udarako plan ideala izan daiteke. Ez dago udan etxetik atera eta inguruneaz gozatzearen parekorik!
4.

Duela zenbat ez duzuela benetako liburu bat eskuen artean izan? Egungo teknologia berriak direla eta, liburuak ere tablet edota ordenagailuengatik aldatu ditugu!
5.
Bideojokoak? Eta zer gertatu da garai batean hain dibertigarriak ziren mahi jokoekin? Nik oraindik botatzen ditut karta partidak lagunekin, eta zuk?
6.
Lagunekin geratzea ez da ideia txarra arratsaldeak pasatzeko; gauza ugari egin daitezke jende asko elkartzen denean!! Ondo dago haiekin komunikatzeko teknologiak erabiltzea, baina batzuetan ez al da aberatsagoa kontaktu fisikoa izatea?
7.
Interneten edonolako argazkiak aurki ditzakegun arren, ez dago mendi bat igo eta handik ikusitako paisaia bezalakorik!!
8.
Paseatu: Begiak mugikorretik altxaz gero ohartuko zarete paiasa izugarriak ditugula ondoan!
9.
Taberna batera joan eta kafetxo bat hartzea ere denbora pasatzeko modu aproposa da.
10.
Eta nagiak diren haientzat...zergatik ez sofan etzan eta siesta bat bota? Teknologia bazter batean uzteko ez dago asko mugitu beharrik!
Baina, bizi al gaitezke konexio hori gabe? Nire ustez gaur egun IKT-ek izugarrizko garrantzia hartu dute, eta oso zaila da puntu honetan egonda atzera egitea; izan ere, IKT-ak abantaila handia dira guretzat, batez ere denbora aurrezte handia suposatzen dutelako. Gainera, gizarteak nolabait behartu egiten gaitu konektatuak egotera, gaur egun beharrezko baita hau eguneroko bizitza egin ahal izateko; bai ikasketetan, lanean, komunikaziorako...eta hala, gu kontrolpean izatea lortzen du. Gure egunerokotasunean konektatuta egotea ezinbestekoa da, baina konexio gabe bizi ziren garai haietan arazorik gabe aritzen ziren. Beraz, argi dago konektatu gabe bizi gaitezkeela, baina egungo gizarteari gu konektatuta egotea komeni zaionez, hala izango dela.
Hala eta guztiz ere, beharrez kanpoko erabileraren kontrola guk daukagu; beraz, konektatua egotearen erabakiaren zati bat gure esku dago. Esan beharra dago inguruneak gauza asko egiteko aukera ematen digularik, askotan teknologiek itsutu egiten gaituzteela, benetan interesgarriak izan daitezkeen gauzak baztertzeraino. IKTak lagungarriak eta erabilgarriak izan daitezke benetan, baina haien erabilera neurtzen ikasi behar dugu!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





