Lanarekin hasteko, taldekideen artean gure
argazki-elkarrizketak erakutsi ditugu, eta bakoitzak lanari buruzko iritzia
eman du. Hala, denen artean eztabaidatu ondoren, honako ondorioak izan dira
atera ditugunak:
Lehenik eta
behin, aipatu nahi dugu ez zaigula erraza egin bizitzan konektatuak ez gauden
10 egoera edota momentu aurkitzea; izan ere, bizitzan zehar burututako ekintzak
milaka dira, baina gure egunerokotasunean gauzatutakoak gutxi batzuk besterik
ez. Zergatik? Haurtzaroko garaietan IKT-ak ez zeuden orain dauden beste
garatuak, ez genuen mundu hori asko ezagutzen, eta ez genuen ezagutzeko
beharrik ikusten. Gaur egun berriz, zaila da konektatu gabe bizi den pertsona bakar
bat aurkitzea. Eta, gure nahia hori izanda ere, askotan gizarteak gu konexio
horren menpe egotera eramaten gaitu, bai lan munduan, ikasketetan... eta batzuetan
ez gara ohartzen, konektatua egoteak kontrol bat daramala atzetik, konektatuak
gauden une oro kontrolpean bizi garela. Horrela, IKT-ak tresnatzat erabiliz,
gizartea gure askatasuna mugatzen doa, eta guri kontrakoa saltzen digu.
Adibidetzat ditugu twitter, facebook eta halako sare sozialak, zeinak
pentsamendu eta iruzkinak islatzeko tresnatzat ditugun, “norbaitek” iritzi
hauek gure kontran erabiltzen dituen arte. Gure ekintzak, mugimenduak, baita
iritziak ere... mugatuak egongo dira konektatuta bizi garen mundu batean. Hau
dela eta, kontu handiz ibiltzea ezinbestekoa da, pribatutasuna gordetzea.
Bestalde, ez dugu ahaztu behar IKT eta konexio munduak abantaila ugari dakartzatela haiekin. Interesgarria da benetan ikasgelan ikasleekin hauen inguruan aritzea eta IKT-en inguruko ezagutza zabaltzea, aplikazio eta programa ezberdinak erabiliz. Hala ere, aurretik egindako hausnarketa dela eta ikusi dugu garrantzitsua dela baita ere konexio honek atzetik daramatzan arriskuen berri ematea, eta ikasleei hauek ekiditeko estrategiak erakustea. Ezagutza zabaltzea ez da IKT-en berri ematean bakarrik oinarritzen, haien erabilerak eta kontrolak ere honi lotuta doaz, eta beharrezkoa da ikasleei hau ulertaraztea.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina