Astebukaera luze hau ondoren iritsi da azkenean hainbeste denboraz itsaroten egon naizen unea; praktikaldiaren hasiera, Aitor Ikastolako 4.mailan. Honekin batera galdera asko etorri zaizkit burura; zer esan gelara sartzean? nolakoak izango dira gelako metodoak? zein eduki landuko ditugu?... urduri nengoen benetan, baina tutorea ezagutu bezain pronto pasa egin zait, irribarre batez lagunduta lasai egoteko esan didanean.
Gelara sartu naizenean ikasle guztiak begiratu naute, eta haien zalantzak argitzeko, nire buruaren aurkezpen txiki bat egin dugu. Hau argituta, klasearekin hasi gara; lehenik matematika izan dugu, ondoren gaztelania eta bazkalordua eta gero globalizatua. Ikasgai hauetan zehar irakaslea behatzen aritu naiz azalpenak ematen zituenean; haren teknikak, metodoak, etb. aztertuz. Hala ere, esan beharra dut, irakasleak haurrei eman diela ikasketa prozesuaren protagonismoa, beraz, zalantzak argitzeko azalpen nahikoa eman duen arren, ikasleak haien kabuz talde lanean utzi ditu. Era hontara, haien arteko elkarlana nabaria izan da. Gainera, laguntzaile bezala ibili den arren, pentsaaraztera bultzatu ditu mlomentu oro, zalantzak argizteko baliabide desberdinak proposatuz (interneta, hiztegiak, eskolako liburuak...). Behin proposatutako lanak bukatuta, talde guztiaren artean komunean jarri ditugu, hala, ikasle guztien ahozko adierazpenari garrantzia emanez, eta euskararen gramatika eta ikasgai desberdinetako (matematika kasu honetan) hitz teknikoak landuz. Burututako lanetan gainera, irakurketa eta idatziak ere landu ditugu.
Ikasleak lanean ibili diren bitartean, ni irakasle moduan ibili naiz, tutoreak egiten zuen moduan ikasleak lagunduz eta zalantzak argituz. Esan beharra dut hasiera batean kosta egin zaidala ikasleengana gerturatzea, baina denborarekin urduritasunak alde batera utzi ditut eta nahiko ondo moldatu naiz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina