Haurrekin
inoiz ez dago jakiterik, eta hasiera batean gure tailerra elkarrizketa motz bat
besterik izango ez zela pentsatzen genuen arren, azken batean luzerako izango
dela dirudi. Irakasleari ideia paregabe iruditu zaio Voki programa idatziak
(gazteleraz kasu honetan) eta ahozkoak lantzeko tresnatzat erabiltzea. Gainera,
bide batez kultur aniztasunari buruz hitz egiten jarrai dezake urtean zehar.
Hau dela eta, tailerrarekin aurrera jarraitzea erabaki du!
Hau entzuteak benetan poztu nau, ikasle eta tutoreak geure proiektua aurrera eramaten laguntzeaz gain, guk ere haiek lagundu ditugula dirudielako; haientzat ere proiektu hau erabilgarria izan delako. Haurrei gainera, idatziak lantzea askoz errazagoa egiten zaie era honetan, helburu batekin egiten baitute; Sofiari erantzun bat ematea.
Esan nizuen bezala, aurreko astean Sofiaren erantzuna txertatu genuen ikasleen blogean. Esan bezala, elkarrizketa honek luzerako daukala dirudienez, irakasleak astero bikoteka erantzun bat idaztea proposatu die ikasleei. Lehen bikoteak idatzitakoa eta Sofiaren erantzuna hemen uzten dizuet:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina