2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea

IÑAKI PAGOLA- ADUNAKO ESKOLA. HITZALDIA

Iñaki Pagolak Adunako eskola txiki batean egiten du lan (LH-n) IKT-ko arduradun eta ingeleseko irakasle moduan. Azaldu duen bezala, IKT-ko arduradunak dominioak kudeatzeaz eta dokumentuen segurtasunaz arduratzen dira.

Aduna 400 biztanle inguruk osatzen dute eta Iñakik lan egiten duen eskolan 68 ikasle aurkitzen dira. Eskola honetan ikasleak adinen arabera nahastuta egiten dute lan ( LH-n adibidez, 4., 5. eta 6. mailakoak elkarrekin; 2. eta 3. mailakoak elkarrekin...). IKT eta heldutasun ereduari dagokienez, Adunako eskola maila aurreratuan aurkitzen da, altuenean hain zuzen ere; izan ere, eskola honetan ikasleak software desberdinak erabiltzera bultzatzen dituzte. Gainera, irakasleek erabakitzen dute zein software erabili ikasleekin, hala, erabiltzea nahi ez dituztenak blokeatu egiten dituzte ordenagailuetan.

Iñakik azaldu digunez irakasle eta ikasleek aplikazio asko erabiltzen dituzte urtean zehar, haien artean:


-IRAKASLEEN KOADERNO DIGITALA: Egunero idazten dute irakasleek bertan gelan egin dena eta aurrerago egingo dena. Gainera, ondo zehazten dira ariketa bakoitzaren konpetentziak (matematika konpetentzia, artea eta kultura...), denboralizazioa (zenbat iraungo duen), taldekatze era (talde lana edo lan indibiduala), hizkuntza, baliabideak, ariketaren helburuak eta landutako edukiak.

Honetaz gain, irakasleek astero idazten dute Drive dokumentu batean ikasleen ebaluazio jarraitua, haiek egiten dituzten jardueren ebaluazioa ikusiz. Gainera, hilabete bukaeran irakasle bakoitzak bere ebaluazio pertsonala igotzen du bertan.


-POSTA ELEKTRONIKOA: Honen bidez dena kudeatzen dute irakasleek.

-CLASROOM: Lanak aplikazio honen bidez kudeatzen dituzte irakasleek. Ikasleek hemen igotzen dituzte haien lanak eta irakasleek “zuzendu” egiten dituzte. Hala era, ez dizkiete akatsak zuzenean zuzentzen, hauek zuzentzeko pistak esaten dizkiete ikasleei. Modu honetan, ikasleek haien kabuz zuzentzen dituzte akatsak.

Clasroom-ean gainera, ikasleen intereserako linkak ere igo daitezke.

-CALENDAR: Aplikazio honen bidez irakasle guztiak haien artean komunikatzen dira. Irakasle bakoitzak hemen apuntatzen ditu bere betebeharrak egainontzeko irakasleek ikus ditzaten. Hau baliagarria izan daiteke adibidez bilerak egiteko eguna zehazteko edota ordezkapenetarako.

-BLOGA: Irakasleek blogean gelan egindako lanak (bideoak etb.) igotzen dituzte eta ikasleek bertan iruzkinak ipintzeko aukera dute haien iritzia emanez.

-WEBGUNEA: Hemen txertatzen dira ikasleen argazkiak dropbox bidez. Dropboxa erabiltzen da ikasleen pribatutasuna gordetzeko.

-SYMBALOO: Erabilgarria da gainontzeko aplikazio guztien linkak txertatzeko.


Aplikazioekin amaitzeko, Iñakik esan digu beste bi eskolekin ibiltzen direla elkarlanean (Berrobi eta Alkiza), izan ere bi eskola hauek haien metodologia bera erabiltzen dute; proiektuka egiten dute lan, testulibururik erabili gabe, ikasleen arteko elkarlanean. Eskolek, haien artean komunikatzeko, moodle plataforma bat partekatzen dute.

Hitz gutxitan, Adunako eskolak ikasleen interesen arabera egiten du lan, beraz, landutako proiektuek norabide desberdinak hartzen dituzte, ez daude aurredeterminatuak. Modu honetan, ikasleek elkarlanaren bitartez ikasten dute, adin nahasketa bidez haien artean irakatsiz eta ikasiz.  

Iñakik honako esaldi honekin amaitu du bere hitzaldia: "Gure ustez, kalean edo gizartean dauden berrikuntzak eskolan egon behar dute eta hortan saiatzen gara". 

MAPA KONTZEPTUALA:





Adunako eskolari buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzue, hemen uzten dizuet hango bloga-ren linka: Adunako herri eskola-ko bloga

Talde PLE-a

Taldekoak bildu gara eta denon PLE bat sortu dugu bakoitzak erabiltzen dituen aplikazio eta programak kontuan hartuz. Ikusi dezakezuen bezala, arloak kolore desberdinetan banatu ditugu:
- Gorria: kirolak
- Laranja: komunikabideak
- Berdea: erosketak
- Horia: lanak egiteko iturriak
- Grixa: Informazio bilatzeko iturriak
- Marroia: janaria
- Beltza: Telebista, irratu, bideo eta musikak
- Urdina: Prentsa
- Morea: bidaiak
- Txuria: Bestelakoak... (Jokoak adibidez)

2015(e)ko irailaren 25(a), ostirala

SYMBALOO

Hona hemen nik erabiltzen ditudan aplikazio eta programak:




IKTei buruzko taldeko hausnarketa

Taldean IKTei buruzko hausnarketa bat egin dugu, gaur egungo erabilerak eta haurtzarokoak konparatuz. Hona hemen gure hausnarketa Movenote bidez:

Lehenengo saiakera. Movenote


Ikusi dezakezuen moduan bi saiakera egin behar izan ditugu; izan ere lehenengo saiakeran grabaketaren kalitate txarraren ondorioz ez da oso ondo ulertzen esan nahi genuena.

Bigarren saiakera. Movenote

Bigarren hau hobeto atera zen arren, bideoaren kalitatea ez da oso ona, beraz Movenote-rekin saiakera gehiago egiteari ekingo diogu hurrengo lanen kalitatea hobetzeko asmotan!!!

Lana bukatzen...



















KONTZEPTU MAPA:



2015(e)ko irailaren 24(a), osteguna

HITZALDIA: Amara Berriko IKT-ko sistema: hedabideak.

Lehenik eta behin, Amandok, Amarra Berriko sistemaren berri eman zigun, ondoren azaldutakoa hobeto ulertzeko. Esan zigunaren arabera, Amara Berrin, ikasleen lana gelan antolatutako txokoetan (kontextuetan) egiten da. Hala, ikasleak taldeka banatzen dira eta talde bakoitza gelako txoko batera joaten da bere eguneko lana burutzera. Talde hauen ezaugarri nabarmenena adin nahasketa da; Amara Berrin, haurrak zikloka nahastuta egiten dute lan. Adin nahasketa hau oso aberasgarria izan daiteke, izan ere, 6. mailan dagoen haur batek esaterako, 5. mailako beste ikasle bati laugun dakioke gauzak ulertzen, 6. mailan dagoenak aurreko urtean ikasi baititu gauza horiek. Beraz, haurrek haien artean elkar lagunduz aurrera eramandako ikasketa prozesuen bidez ikasten dute, elkarlanean. Gainera, lan bakotzak badu bere “zertarako” bat, haurraren ikasketa eramangarriagoa egiten duena. Amara Berrin ez dituzte testu liburuak erabiltzen. Hala ere, irakasgaietan egindako lan bakoitzak bere hitzaldia beharrezkoa du, irakasleak egin beharrekoa azaltzeko. 



Hau esanda, hedabideak azaltzeari ekin zion Amandok; Telebista, prentsa, irratia eta txikiweba. Hedabideak haurrek gidatzen dituzte hien kabuz, eta honen helburuak eskolan egiten diren lanei zentzua ematea (irteera bat ematea) eta IKT-en munduan sakontzea dira. Hedabideak egunero daude irekita Amara Berrin, eskola guztirako zerbitzua da eta ikasle guztiek hartzen dute parte bertan (2 hilabetean behin hedabide bakoitzean gutxi gora behera). Ikasleek bikoteka egiten dute lan, eta zikloka, bikoteak ziklo bereko baina maila desberdineko haurrek osatzen dituztelarik. Irratiko arduradunak 2. zikloko ikasleak dira eta prentsa, telebista eta txikiwebekoak 3. ziklokoak. Ikasleek kate moduan egiten dute lan; horrela, egun batean hedabideen funtzionamendua ikasten dute (ikasle batek azalduta) eta hurrengo egunean haiek dira datorren ikasleari irakasten diotenak.



Aipatu ditzagun orain Amara Berriko hedabide desberdinak:



Egunkaria: Egunero inprimatzen da eta Amara Berriko ikasle bakoitzari bat banatzen zaio egun amaieran etxera eramateko. Ikasle guztiek dute aukera bertan idazteko haien txanda iristen zaienean. Egunkariak eduki asko biltzen ditu: entrebistak, txisteak, asmakizunak, argazkiak... Egunkariko aruradunak 3.zikloko ikasleak dira, eta eguneko 4 ikasle arduratzen dira hau idazteaz.



Irratia: Auzoan emititzen da Amara Berriko irratia, horrela gurasoek ere entzuteko aukera dute. Gainera, Web orrian ere entzun daiteke. Teknikariak, egunero, 2. zikloko 2 ikasle izaten dira.


Telebista: Amara Berriko gela guztietan ikusten da, horrela, telebistan parte hartzen ez duten ikasleek haien ikaskideak ikus ditzakete. Geletaz gain, Web orrian ete ikus daiteke eguneko saioa. Telebistan parte hartzen duten kameralariak 3. zikloko 4 ikasle izaten dira.
 

Txikiweba: 2 egunetan gauzatzen da txikiweba, eta webmasterrak 3. zikloko ikasleak izaten dira. Txikiwebean eduki asko aurki ditzazkegu: plastikako lanen argazkiak, eskolako ekintzen argazkiak, telebistan grabatutako programak, irratiko lanak...

Metodologia honen bidez, IKT-en munduan sakontzeaz gain, haurrek haien kabuz ikasten ikasten dute, baita elkarlanean aritzen ere. 

KONTZEPTU MAPA:


2015(e)ko irailaren 22(a), asteartea

NIRE DENBORA LERROA

Hemen uzten dizuet nire denbora lerroa ikusteko linka: Nire denbora lerroa

TEKNOLOGIA ETA GENEROA

Denbora pasa da teknologia nire bizitzan sartu zenetik, eta nola ez, garai haietan zaila egiten zitzaidan teknologia eta generoaren arteko loturaz ohartzea. Gutxinaka, honen inguruan hausnartu eta gero, erraz ikus dezaket aipatutako lotura hori. 

Hasteko, esanguratsua da gaur egungo haurren artean, generoaren arabera, erabilitako teknologia berriak ez direla berdinak izaten. Esaterako,, normalean mutilak bideojoko edota makina berak erabiltzen dituzte eta nexken ehuneko gutxi batzuk besterik ez dute mutilek erabilitakoekin bat egiten; nexkak aldiz bestelako aplikazio edota tresnak erabiltzen baitituzte. Hala, nire ikaskide askok dioten moduan, makinek ere hala diote haien izenekin, "gameBOY" delakoek mutilen joko direla adierazten dutelarik adibidez. Hau da gizarteak bultatzen duena, mutilak trebeak omen dira halakoetan, nexkak berriz hobeto moldatzen omen gara fotoshop eta halako kontuetan.

Makinen izenak alde batera utzita, zeresan handia dute baita ere komunikabideen bidez jasotzen ditugun mezuek. Nolabait, teknologiarekin lotutako iragarki gehienek irudi maskulinoak erabiltzen dituzte, bai haurren jokoetan eta bai gazte eta helduen egunerokotasunean ere, lanbide kontuetan esaterako. Normalean teknologia mutilen zeregin edota denborapasatzat hartzen da gaur egun, berriz ere nolabaiteko genero desberdinketa bultzatuz.

Aipatutakoaren adibide argia dugu baita ere egungo gazteen ikasketen aukeraketa. Orokorreak mutil gehienek teknologia eta zientziarekin erlazionatutako ikasketak aukeratzen dituzte (ingeniaritza esaterako) hainbat ikerketek dioten moduan, nexkek ikasketa humanisitikoen aldetik jotzen dugularik.

Utz ditzagun estereotipo hauek alde batean eta bultzatu dezagun genero berdintasuna, bai teknologiari dagokionez eta bai beste edozer delarik ere!

2015(e)ko irailaren 15(a), asteartea

PLE, bideoa

Hona hemen PLE-a zer den azaltzen duen eta honen inguruko informazioa ematen duen bideo interesgarri bat: 




OROIMENAK ANTOLATZEN

Itzul gaitezen berriz ere haurtzaroko garai haietara, gogora ekar ditzagun oroimen haiek momentu batez... pentsatzen jarrita konturatu naiz ez dela erraza gaur egungo bizitzaren eta haurtzaroaren arteko konparaketa bat egitea, azken finean garai hartan haurrak ginen. 

Eskola orduak azkar igarotzen ziren haurtzaroan, egia esan ez ditut oso ondo oroitzen, eta pentsatzen jarrita irudi bakarra etortzen zait burura; ikaskide guztiak borobil itxura eginez egurrezko mahi eta aulkietan eserita, irakasleari begira, liburuak aurrean ditugula, eta halako batean irakasleak klariona bat jaurtitzen du ikaskide baten mahi gainera, ahoa isteko abisua emanez. Metodo eraginkorra zen klarionarena, gaur egungo asko baino dexente eraginkorragoa egia esan. 

Teknologia aipatzearren, konturatu naiz garai haietan arraroa egiten zitzaidala gelan bertan ordenagailu bakar bat ikustea, eta hau esanda zaila egiten zait irudi hau egungo batekin alderatzea, hasteko, gutxi direlako ordenagailu gabeko gelak, bestelako tresnak aipatu ere egin gabe. Lehen hezkuntza amaituta ordea, DBH-n, ordenagailuekin ibiltzen hasi nintzen, informatikako klaseekin, etb. Ikasleentzako plataforma bat sortu zen eta honen bidez idatzizko lanetatik ordenagailu bidezko lanetara salto egin nuen, baita milaka fitxa izatetik ordenagailuan gordetako apunteak izatera, zeinak aurrerapauso handia suposatu zuen bai ikasle bai irakasleen artean ere. Gutxinaka lanak egiteko programa eta Web orri desberdinak erabiltzen ere ikasi nuen.

Eskola orduak alde batera utziz, zer esanik badago baita ere egungo haurren eguneroko bizitzan, edota bestela esateko nik haurtzaroan bizitzakoan. Hau esanda, nire haurtzaroko egun arrunt bat deskribatuko dut orain: Errazena eskola egunetan zen, normalean klaseak amaitu ondoren eskolaz kanpoko ekintzak izatea nituen; musika eskola, eskola kirolak... eta han ibiltzen ginen lagun guztiak, edo gehienak, alde batetik bestera. Astebukaeretan berriz bestela moldatzen ginen, lagunen artean telefono kate bat eginez, hala, batak besteari etxera deitzen genion, edota etxeko timbrea jotzen genion elkarri, jolastera jeisteko abisatuz. Denbora pasa ahala teknologia berrietan murgiltzen hasi ginen, mugikorrak entretenitzeko gailu arrunta izatetik behar bat izatera pasa direlarik. Orain ez da harritzekoa haurrak etxetik ez ateratzea, bideojoko bidez edo elkar konektatzen ibiltzea, dirudienez asko eta asko internet bidez komunikatzearekin konformatzen dira. 

Egia esan teknologiak baditu bere alde onak, lagungarria izan daiteke oso, baina beti ere hau kontrolatzen jakinik.