2015(e)ko irailaren 24(a), osteguna

HITZALDIA: Amara Berriko IKT-ko sistema: hedabideak.

Lehenik eta behin, Amandok, Amarra Berriko sistemaren berri eman zigun, ondoren azaldutakoa hobeto ulertzeko. Esan zigunaren arabera, Amara Berrin, ikasleen lana gelan antolatutako txokoetan (kontextuetan) egiten da. Hala, ikasleak taldeka banatzen dira eta talde bakoitza gelako txoko batera joaten da bere eguneko lana burutzera. Talde hauen ezaugarri nabarmenena adin nahasketa da; Amara Berrin, haurrak zikloka nahastuta egiten dute lan. Adin nahasketa hau oso aberasgarria izan daiteke, izan ere, 6. mailan dagoen haur batek esaterako, 5. mailako beste ikasle bati laugun dakioke gauzak ulertzen, 6. mailan dagoenak aurreko urtean ikasi baititu gauza horiek. Beraz, haurrek haien artean elkar lagunduz aurrera eramandako ikasketa prozesuen bidez ikasten dute, elkarlanean. Gainera, lan bakotzak badu bere “zertarako” bat, haurraren ikasketa eramangarriagoa egiten duena. Amara Berrin ez dituzte testu liburuak erabiltzen. Hala ere, irakasgaietan egindako lan bakoitzak bere hitzaldia beharrezkoa du, irakasleak egin beharrekoa azaltzeko. 



Hau esanda, hedabideak azaltzeari ekin zion Amandok; Telebista, prentsa, irratia eta txikiweba. Hedabideak haurrek gidatzen dituzte hien kabuz, eta honen helburuak eskolan egiten diren lanei zentzua ematea (irteera bat ematea) eta IKT-en munduan sakontzea dira. Hedabideak egunero daude irekita Amara Berrin, eskola guztirako zerbitzua da eta ikasle guztiek hartzen dute parte bertan (2 hilabetean behin hedabide bakoitzean gutxi gora behera). Ikasleek bikoteka egiten dute lan, eta zikloka, bikoteak ziklo bereko baina maila desberdineko haurrek osatzen dituztelarik. Irratiko arduradunak 2. zikloko ikasleak dira eta prentsa, telebista eta txikiwebekoak 3. ziklokoak. Ikasleek kate moduan egiten dute lan; horrela, egun batean hedabideen funtzionamendua ikasten dute (ikasle batek azalduta) eta hurrengo egunean haiek dira datorren ikasleari irakasten diotenak.



Aipatu ditzagun orain Amara Berriko hedabide desberdinak:



Egunkaria: Egunero inprimatzen da eta Amara Berriko ikasle bakoitzari bat banatzen zaio egun amaieran etxera eramateko. Ikasle guztiek dute aukera bertan idazteko haien txanda iristen zaienean. Egunkariak eduki asko biltzen ditu: entrebistak, txisteak, asmakizunak, argazkiak... Egunkariko aruradunak 3.zikloko ikasleak dira, eta eguneko 4 ikasle arduratzen dira hau idazteaz.



Irratia: Auzoan emititzen da Amara Berriko irratia, horrela gurasoek ere entzuteko aukera dute. Gainera, Web orrian ere entzun daiteke. Teknikariak, egunero, 2. zikloko 2 ikasle izaten dira.


Telebista: Amara Berriko gela guztietan ikusten da, horrela, telebistan parte hartzen ez duten ikasleek haien ikaskideak ikus ditzakete. Geletaz gain, Web orrian ete ikus daiteke eguneko saioa. Telebistan parte hartzen duten kameralariak 3. zikloko 4 ikasle izaten dira.
 

Txikiweba: 2 egunetan gauzatzen da txikiweba, eta webmasterrak 3. zikloko ikasleak izaten dira. Txikiwebean eduki asko aurki ditzazkegu: plastikako lanen argazkiak, eskolako ekintzen argazkiak, telebistan grabatutako programak, irratiko lanak...

Metodologia honen bidez, IKT-en munduan sakontzeaz gain, haurrek haien kabuz ikasten ikasten dute, baita elkarlanean aritzen ere. 

KONTZEPTU MAPA:


3 iruzkin:

  1. Ederki egin duzu.
    baian etiketak falta zaizkizu eta zure taldekideen blogaren helbideak idatzi gadget erabiliz.
    joxemi

    ErantzunEzabatu
  2. Dena den kolore polita, oso ongi irakurtzen da eta erakargarria da.
    Nahiko ongi sakondu dituzu gaiak, baina non dago denbora lerroa?
    eta egindako PLEa uste dut aberatsagoa egin dezakezula. Mesedez begiratu eta jar itzazu beste baliabideak.
    joxemi

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Bale!
      Denbora lerroa igota daukat blogean, 4. sarrera da!

      Ezabatu