2015(e)ko irailaren 22(a), asteartea

TEKNOLOGIA ETA GENEROA

Denbora pasa da teknologia nire bizitzan sartu zenetik, eta nola ez, garai haietan zaila egiten zitzaidan teknologia eta generoaren arteko loturaz ohartzea. Gutxinaka, honen inguruan hausnartu eta gero, erraz ikus dezaket aipatutako lotura hori. 

Hasteko, esanguratsua da gaur egungo haurren artean, generoaren arabera, erabilitako teknologia berriak ez direla berdinak izaten. Esaterako,, normalean mutilak bideojoko edota makina berak erabiltzen dituzte eta nexken ehuneko gutxi batzuk besterik ez dute mutilek erabilitakoekin bat egiten; nexkak aldiz bestelako aplikazio edota tresnak erabiltzen baitituzte. Hala, nire ikaskide askok dioten moduan, makinek ere hala diote haien izenekin, "gameBOY" delakoek mutilen joko direla adierazten dutelarik adibidez. Hau da gizarteak bultatzen duena, mutilak trebeak omen dira halakoetan, nexkak berriz hobeto moldatzen omen gara fotoshop eta halako kontuetan.

Makinen izenak alde batera utzita, zeresan handia dute baita ere komunikabideen bidez jasotzen ditugun mezuek. Nolabait, teknologiarekin lotutako iragarki gehienek irudi maskulinoak erabiltzen dituzte, bai haurren jokoetan eta bai gazte eta helduen egunerokotasunean ere, lanbide kontuetan esaterako. Normalean teknologia mutilen zeregin edota denborapasatzat hartzen da gaur egun, berriz ere nolabaiteko genero desberdinketa bultzatuz.

Aipatutakoaren adibide argia dugu baita ere egungo gazteen ikasketen aukeraketa. Orokorreak mutil gehienek teknologia eta zientziarekin erlazionatutako ikasketak aukeratzen dituzte (ingeniaritza esaterako) hainbat ikerketek dioten moduan, nexkek ikasketa humanisitikoen aldetik jotzen dugularik.

Utz ditzagun estereotipo hauek alde batean eta bultzatu dezagun genero berdintasuna, bai teknologiari dagokionez eta bai beste edozer delarik ere!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina