2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea

IÑAKI PAGOLA- ADUNAKO ESKOLA. HITZALDIA

Iñaki Pagolak Adunako eskola txiki batean egiten du lan (LH-n) IKT-ko arduradun eta ingeleseko irakasle moduan. Azaldu duen bezala, IKT-ko arduradunak dominioak kudeatzeaz eta dokumentuen segurtasunaz arduratzen dira.

Aduna 400 biztanle inguruk osatzen dute eta Iñakik lan egiten duen eskolan 68 ikasle aurkitzen dira. Eskola honetan ikasleak adinen arabera nahastuta egiten dute lan ( LH-n adibidez, 4., 5. eta 6. mailakoak elkarrekin; 2. eta 3. mailakoak elkarrekin...). IKT eta heldutasun ereduari dagokienez, Adunako eskola maila aurreratuan aurkitzen da, altuenean hain zuzen ere; izan ere, eskola honetan ikasleak software desberdinak erabiltzera bultzatzen dituzte. Gainera, irakasleek erabakitzen dute zein software erabili ikasleekin, hala, erabiltzea nahi ez dituztenak blokeatu egiten dituzte ordenagailuetan.

Iñakik azaldu digunez irakasle eta ikasleek aplikazio asko erabiltzen dituzte urtean zehar, haien artean:


-IRAKASLEEN KOADERNO DIGITALA: Egunero idazten dute irakasleek bertan gelan egin dena eta aurrerago egingo dena. Gainera, ondo zehazten dira ariketa bakoitzaren konpetentziak (matematika konpetentzia, artea eta kultura...), denboralizazioa (zenbat iraungo duen), taldekatze era (talde lana edo lan indibiduala), hizkuntza, baliabideak, ariketaren helburuak eta landutako edukiak.

Honetaz gain, irakasleek astero idazten dute Drive dokumentu batean ikasleen ebaluazio jarraitua, haiek egiten dituzten jardueren ebaluazioa ikusiz. Gainera, hilabete bukaeran irakasle bakoitzak bere ebaluazio pertsonala igotzen du bertan.


-POSTA ELEKTRONIKOA: Honen bidez dena kudeatzen dute irakasleek.

-CLASROOM: Lanak aplikazio honen bidez kudeatzen dituzte irakasleek. Ikasleek hemen igotzen dituzte haien lanak eta irakasleek “zuzendu” egiten dituzte. Hala era, ez dizkiete akatsak zuzenean zuzentzen, hauek zuzentzeko pistak esaten dizkiete ikasleei. Modu honetan, ikasleek haien kabuz zuzentzen dituzte akatsak.

Clasroom-ean gainera, ikasleen intereserako linkak ere igo daitezke.

-CALENDAR: Aplikazio honen bidez irakasle guztiak haien artean komunikatzen dira. Irakasle bakoitzak hemen apuntatzen ditu bere betebeharrak egainontzeko irakasleek ikus ditzaten. Hau baliagarria izan daiteke adibidez bilerak egiteko eguna zehazteko edota ordezkapenetarako.

-BLOGA: Irakasleek blogean gelan egindako lanak (bideoak etb.) igotzen dituzte eta ikasleek bertan iruzkinak ipintzeko aukera dute haien iritzia emanez.

-WEBGUNEA: Hemen txertatzen dira ikasleen argazkiak dropbox bidez. Dropboxa erabiltzen da ikasleen pribatutasuna gordetzeko.

-SYMBALOO: Erabilgarria da gainontzeko aplikazio guztien linkak txertatzeko.


Aplikazioekin amaitzeko, Iñakik esan digu beste bi eskolekin ibiltzen direla elkarlanean (Berrobi eta Alkiza), izan ere bi eskola hauek haien metodologia bera erabiltzen dute; proiektuka egiten dute lan, testulibururik erabili gabe, ikasleen arteko elkarlanean. Eskolek, haien artean komunikatzeko, moodle plataforma bat partekatzen dute.

Hitz gutxitan, Adunako eskolak ikasleen interesen arabera egiten du lan, beraz, landutako proiektuek norabide desberdinak hartzen dituzte, ez daude aurredeterminatuak. Modu honetan, ikasleek elkarlanaren bitartez ikasten dute, adin nahasketa bidez haien artean irakatsiz eta ikasiz.  

Iñakik honako esaldi honekin amaitu du bere hitzaldia: "Gure ustez, kalean edo gizartean dauden berrikuntzak eskolan egon behar dute eta hortan saiatzen gara". 

MAPA KONTZEPTUALA:





Adunako eskolari buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzue, hemen uzten dizuet hango bloga-ren linka: Adunako herri eskola-ko bloga

1 iruzkin:

  1. Ederra!!!!
    zorionak oso ongi doa
    baian nik irakaslearen blogaren helbidea ere jarriko nuke (:
    Laster arte
    joxemi

    ErantzunEzabatu