Itzul gaitezen berriz ere haurtzaroko garai haietara, gogora ekar ditzagun oroimen haiek momentu batez... pentsatzen jarrita konturatu naiz ez dela erraza gaur egungo bizitzaren eta haurtzaroaren arteko konparaketa bat egitea, azken finean garai hartan haurrak ginen.
Eskola orduak azkar igarotzen ziren haurtzaroan, egia esan ez ditut oso ondo oroitzen, eta pentsatzen jarrita irudi bakarra etortzen zait burura; ikaskide guztiak borobil itxura eginez egurrezko mahi eta aulkietan eserita, irakasleari begira, liburuak aurrean ditugula, eta halako batean irakasleak klariona bat jaurtitzen du ikaskide baten mahi gainera, ahoa isteko abisua emanez. Metodo eraginkorra zen klarionarena, gaur egungo asko baino dexente eraginkorragoa egia esan.
Teknologia aipatzearren, konturatu naiz garai haietan arraroa egiten zitzaidala gelan bertan ordenagailu bakar bat ikustea, eta hau esanda zaila egiten zait irudi hau egungo batekin alderatzea, hasteko, gutxi direlako ordenagailu gabeko gelak, bestelako tresnak aipatu ere egin gabe. Lehen hezkuntza amaituta ordea, DBH-n, ordenagailuekin ibiltzen hasi nintzen, informatikako klaseekin, etb. Ikasleentzako plataforma bat sortu zen eta honen bidez idatzizko lanetatik ordenagailu bidezko lanetara salto egin nuen, baita milaka fitxa izatetik ordenagailuan gordetako apunteak izatera, zeinak aurrerapauso handia suposatu zuen bai ikasle bai irakasleen artean ere. Gutxinaka lanak egiteko programa eta Web orri desberdinak erabiltzen ere ikasi nuen.
Eskola orduak alde batera utziz, zer esanik badago baita ere egungo haurren eguneroko bizitzan, edota bestela esateko nik haurtzaroan bizitzakoan. Hau esanda, nire haurtzaroko egun arrunt bat deskribatuko dut orain: Errazena eskola egunetan zen, normalean klaseak amaitu ondoren eskolaz kanpoko ekintzak izatea nituen; musika eskola, eskola kirolak... eta han ibiltzen ginen lagun guztiak, edo gehienak, alde batetik bestera. Astebukaeretan berriz bestela moldatzen ginen, lagunen artean telefono kate bat eginez, hala, batak besteari etxera deitzen genion, edota etxeko timbrea jotzen genion elkarri, jolastera jeisteko abisatuz. Denbora
pasa ahala teknologia berrietan murgiltzen hasi ginen, mugikorrak
entretenitzeko gailu arrunta izatetik behar bat izatera pasa direlarik.
Orain ez da harritzekoa haurrak etxetik ez ateratzea, bideojoko bidez
edo elkar konektatzen ibiltzea, dirudienez asko eta asko internet bidez
komunikatzearekin konformatzen dira.
Egia esan teknologiak baditu bere alde onak, lagungarria izan daiteke oso, baina beti ere hau kontrolatzen jakinik.
Egia esan teknologiak baditu bere alde onak, lagungarria izan daiteke oso, baina beti ere hau kontrolatzen jakinik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina